María Teresa de Braganza, Portugaleko Juan VI.aren alaba eta María Francisca de Braganzaren ahizpa, Karlos erregegaiaren lehenengo emaztea, Karlos María Isidroren bigarren emaztea bihurtu zen, bere ahizpa hil eta lau urtera, 1834an, ahalordez ezkondu zenean. Izaera kontserbadore indartsukoa, karlismoaren zutabe bilakatu zen eta Isabel II.a bere ilobaren kontra Lehenengo Karlistaldian parte hartu zuen.
Bergarako Hitzarmenaren ostean, María Teresa bere senarrarekin batera erbestera joan zen, hasieran Bourgesera eta ondoren Triestera. Bertan alargundu zen 1855ean. Beirako Printzesak funtsezko papera izan zuen Juan III.a erregegaia Karlos bere semearengatik ordezkatzerako orduan. 1860an Montelíneko kontea hiltzean, karlismoaren barruko gatazketan parte hartu zuen.
Beirako Printzesak familiaren matriarka papera bere gain hartu zuen eta Juan II.a Karlos bere semearengatik ordezkatzea inposatu zuen. Erabaki hori 1864ko Espainiarrei Eskutitzean berretsi zuen. Eskutitzean, dinastiaren aldaketa bidezkotzeko, legitimitate kontzeptua berritu zuen. María Teresa de Braganza Triesten hil zen 1874ko urtarrilean, Bigarren Karlistaldian zehar, berak aukeratuko Karlos VII.a Espainiako tronua lortzeko borrokatzen ari zen bitartean.