MANUEL PAVÍA

(Cádiz, 1827ko abuztuaren 2a - Madril, 1895eko urtarrilaren 4a)

Manuel Pavía y Rodríguez de Alburquerque jeneralak Villarejoren altxamenduan parte hartu zuen 1866an, Juan Primen agindupean. Ondoren, erbestera joan zen eta 1868ko Iraultzaren ostean, Espainiara itzuli zen. Separatismoaren ideien kontrakoa, Lehenengo Errepublikan karlisten aurka borrokatu zuen Nafarroan, eta baita Andaluziako mugimendu kantonalen kontra ere.

1874an Espainiako Lehenengo Errepublikarekin bukatu zuen estatu kolpea egin zuen eta, ondoren, alderdi guztiak deitu zituen, kantonalistak eta karlistak izan ezik, Francisco Serrano y Dominguezi boterea eman zion gobernua eratzeko.

Galdetu Karlismoaren Museoko Dokumentazio Zentroari