“ELS MATINERS”-eko GERRA

Egile askok Bigarren Karlistaldi gisa izendatu zuten, geografikoki Kataluniako lurraldera mugatu ez bazen ere borroka. Baina errege karlistarik ez egotean eta antolatutako administrazio-egiturarik ez egotean, egokiagoa da “Els Martiners” Gerra gisa deitzea. Karlos Luis Isabel II.arekin ezkontzeko negoziazioek porrot egitean, liskar armatuen berpiztea eragin zuen.

Herrialdearen egoera ere oso aproposa zen armak hartzeko, batez ere Katalunian, oraindik ere partiden jarduerak irauten zutelako eta herritarren artean nahigabe handia zegoelako. Borroka 1846an hasi zen eta 1847an Tristany jeneralaren zuzendaritzapean areagotu zen. 1848an Cabrerak matxinadari bultzada eman zion eta tropak nabarmen handitu zituen.

Baina ez zuen Maestrazgora liskarra iritsi zedin lortu eta horri Espainian erregea sartzeko saiakerarekin porrota gehituta, gerraren amaiera eragin zuen. 1849an Cabrera Maestrazgora lekualdatzean, Tristanyk muga gurutzatu zuen eta, berarekin batera, beste hainbat errefuxiatu ere.

Galdetu Karlismoaren Museoko Dokumentazio Zentroari